Six Steps

Parte hartzeko:

Lehenengo urratsa – Irudi bat hautatu

Hautatu erabili nahi duzun irudia. Beste meme batzuetan erabilitako irudi bat izan daiteke edo zure irudi bat. Memeak sortzeko plataforma ezberdinetan, dagoeneko erabili diren irudiak topa ditzakezu. MemeGen edo Memegenerator plataformak erabil ditzakezu, besteak beste. Zerrenda honetan topatuko dituzu memeak sortzeko gune ezagunenak.

Bigarren urratsa – Testua gehitu

Behin irudia hautatuta, gehitu testua goiko eta beheko aldean. Testua barregarria zein gogoeta-eragile izan daiteke. Animatu euskararen zaintza, biziberritze edota normalizazioari buruzko memeak sortzera!

Hirugarren urratsa – Memea gorde eta igo

  • Gorde irudia eta igo zure sare sozialetara (ad. Instagram, Twitter, Facebook… ). Laugarren urratsa – Traol-hitzak edo hashtag-ak gehitu #MemeML traol-hitza gehitu
  • Zure hizkuntzaren traol-hitza gehitu (#euskara)

Oharra: aniztasun linguistikoa linean sustatzeak esan nahi du ez dela beharrezkoa itzultzea zure ama hizkuntzan komunikatu nahi duzun hori. Hala ere, zure mezua jende gehiagorengana hel dadin nahi izanez gero, memearekin batera itzulpena eskain dezakezu.

Bosgarren urratsa: Egin bat erronkarekin!

  • Bilatu Instagram, Twitter edo Facebooken #MemeML traol-hitza erabiltzen ari direnak eta haien memeak iruzkindu, partekatu, birtxiokatu…
  • Bilatu #euskara traol-hitza erabiltzen ari direnak eta haien memeak iruzkindu, partekatu, birtxiokatu… Etiketatu ezagunen bat zure memean eta gonbidatu erronkarekin bat egitera. Hizkuntzaren aniztasuna sustatu eta ospatzen ari direnekin harremanetan jarri.

Seigarren urratsa: Ondo pasa!